beautypg.com

Hutsean ontziratzeko jakien iraupena, Arazoak konpontzea – Fagor MV-200 User Manual

Page 70

background image

69

Poltsa zigilatu ondoren, poltsari airea
sartzen zaio.
• Hori izan daiteke poltsak zimurrak, janari

apurrak, koipea edo likidoa dituelako eta
aireak ihes egiten duelako. Ireki poltsa,
garbitu goiko aldea eta kendu zigilatze
barran dagoen edozein gauza arraro
poltsa berriro zigilatzen saiatu aurretik.

• Ziurtatu poltsak ez daukala zulorik.

Zigilatutako jakiek ertz zorrotzak
badituzte, lehenengo estali poltsa
paperezko ezpainzapiez edo sukaldeko
paperez .

7. HUTSEAN ONTZIRATZEKO JAKIEN

IRAUPENA

Hutsean ontziratzeko prozesuarekin jakiek
gehiago irauten dute; izan ere, zigilatzen den
ontziari aire gehiena kentzen zaio eta,
horrekin, oxidazioa txikiagoa da eta jakien
balio nutrizionala, zaporea eta, batez ere,
kalitatea ez dira kaltetzen. Aire aterata ere
mikroorganismoen ugalketa gutxitzen da.
Hona hemen hutsean ontziratutako jakiak
gordeta eduki daitekeen denbora. Debora
horiek gutxi gorabeherakoak dira eta aldatu
egin daitezke jakiek hasieran zituzten
ezaugarriak (egiteko modua eta kalitatea)
oso-osorik mantentzen diren neurrian.

6. ARAZOAK KONPONTZEA

Hona hemen produktuarekin arazoak
badituzu egin beharrekoa:
Gailuak ez du funtzionatzen.
• Ziurtatu unitatea behar bezala

entxufatuta dagoela. Egiaztatu
argindarra heltzen dela argindarraren
hartunean beste gailu bat entxufatuta.

• Egiaztatu airea ateratzeko/zigilatzeko

sakagailua (A) behar bezala sakatuta
dagoela eta zigilatze argia (E) piztu
egiten dela.

• Egiaztatu kablea edo larakoa ez dagoela

hondatuta. Hondatuta badaude, ez
saiatu airea ateratzen.

• Egiaztatu poltsak ez dela airea

ateratzeko zutoina (L) estaltzen ari .
Estaltzen ari bada, jarri poltsa airea
ateratzeko zutoinaren (L) azpian eta
sakatu berriro airea ateratzeko/
zigilatzeko sakagailuan (A).

Unitateak ez du poltsetako aire guztia
ateratzen.
• Zabalik dagoen poltsaren aldea oso-

osorik egon behar da huts ganbararen
barruan ganbara ixten denean.

• Egiaztatu zigilatze junturetan eta

bestelako junturetan zikinkeriarik ez
dagoela.

Garbitu eta jarri berriro dagokien lekuan.

• Jiratu beheko juntura, beste aldetik

erabiltzeko.

• Baliteke poltsak zulo bat izatea.

Hori den jakiteko, zigilatu poltsa barrua
aire pixka bat utzita, sartu poltsa uretan
eta zapaldu. Burbuilarik ateratzen bada,
horrek esan nahi du aireak ihes egiten
duela. Zigilatu berriro edo erabili beste
poltsa bat.

• Poltsa ez dago behar bezala zentratuta.

Poltsak ez daude behar bezala zigilatuta.
• Zigilatze barra gehiegi berotu delako

izan daiteke edo poltsa urtu egin delako.

Ireki tapa eta utzi hozten zigilatze barra
minutu batzuetan.