beautypg.com

Mantentzea eta garbitzea – Fagor MV-200 User Manual

Page 69

background image

68

gabe uztea. Horrela gailuak gehiago
iraungo du.

Aholkua: Zigilatzen ari diren jakiek punta
zorrotzak badituzte, esaterako hezurrak,
espagetiak edo mariskoa, jarri sukaldeko
papera ertzetan poltsa urratu ez dadin.

Poltsei buruzko informazioa
Gailu honetan hutsean ontziratzeko balio
duten eta merkatuan dauden poltsak erabil
daitezke. Halere, Fagorrek bakarrik bere
markako poltsak eta osagarriak erabilita
bermatzen du gailuak ondo funtzionatzea.
Poltsa bat berriro erabili aurretik, garbitu
“Mantentze lanak eta Garbiketa” atalean
adierazten den moduan.

Poltsa bat egitea poltsen biribilki bat
erabilita.
Poltsen biribilki bat erabil daiteke,
horrekin edozein neurritako poltsak egin
daitezke eta. Horretarako egin ondoren
datorrena:
• Biribilkia zabaldu eta biribilkiaren

amaiera zigilatze gunean sartu; gero itxi
tapa eta sakatu taparen alde bietan,
erliebea duten puntuak dauden aldean,
itxita dagoela adierazten duten bi klik
entzun arte. (3. IRUDIA)

• Sakatu "zigilatzeko sakagailuan" (B) eta

zigilatze argia (E) piztu egingo da.

• Zigilatze argia (E) itzaltzen denean,

poltsa zigilatuta egongo da.

• Sakatu tapa irekitzeko botoiei (K) eta

atera poltsa.

• Moztu poltsen biribilkia nahi duzun

neurrian. Poltsa prest dago.

Kendu nahi den aire kantitatea
erregulatzeko funtzioa
Poltsa zuk nahi duzunean atera dezakezu,
zuk nahi duzun aire kantitatea kendu
ondoren. Egin poltsei airea kentzeko egin
ohi dena, aurretik deskribatutakoaren
arabera. Eragiketan zehar, airea kentzearen
argia (D) keinuka ari den bitartean, sakatu
oso denbora gutxian "Stop" botoiari (C).
Eragiketa horren ondoren, sakatu zigilatze
sakagailuari (B) poltsa ixteko.

5. MANTENTZEA ETA GARBITZEA

Garbitzea
• Garbitu eskuak makina eta osagarriak

garbitu aurretik.

• Ziurtatu unitatea deskonektatuta

dagoela garbitzen hasi aurretik.

• Garbitu gailua kanpoaldetik zapi umel

batez (garbigarrik gabe) erabili aurretik
eta erabili ondoren.

• Ez erabili ez disolbatzailerik ez produktu

urratzailerik garbitzeko.

• Ez sartu gaiua uretan garbitzeko
Oharra: Ziurtatu unitatea deskonektatuta
dagoela garbitzen hasi aurretik. Nahi gabe
likidoa isurtzen bada unitatearen alderen
batean, ez entxufatu eta ez saiatu berriro
erabiltzen. Jarri harremanetan zure
baimendutako zerbitzu teknikoarekin edo
zure hornitzailearekin.

Fagor markako poltsak berriz erabiltzea
Erabilita dagoen Fagor markako poltsa bat
berriz erabili nahi baduzu, lehenengo xaboi
neutro batekin garbitu eta utzi erabat
lehortzen berriro erabili aurretik. Ontzi
garbigailuetan ere garbi daitezke.

Mantentze lanak
Erabileraren poderioz itxierako goiko
junturak (G) eta behekoak (J) hondatu
egiten dira eta beharrezkoa da berri
batzuekin ordezkatzea.
Aldian-aldian garbitu juntura horiek gehiago
iraun dezaten. Beheko itxiera juntura atera
daiteke garbitzeko, xukatu atzamarrekin
estututa eta lehortu. Gero, sartu berriro
bere lekuan atzamarrekin zapalduta. Goiko
itxitura juntura itsatsita dago; beraz, garbitu
zapi umel batekin eta xukatu atzamarrekin
zapalduta.
OHARRA: Unitatea erabiltzen ez denean
utzi estalkia zabalik, unitatea ixten bada
junturak deformatu egiten direlako eta
ezin izango delako airea ondo atera.
Noizean behin beheko juntura posizioz
aldatu. Desmuntatu juntura eta jarri berriro
beste aldera.