Fagor MV-200 User Manual
Page 67

66
1. EZAUGARRIAK ETA FUNTZIOAK
2. DATU TEKNIKOAK
3. SEGURU FUNTZIONATZEKO GIDA
A.
Airez husteko/zigilatzeko sakagailua.
B. Zigilatzeko sakagailua.
C. "Stop" botoia
D. Airez hustearen argia
E. Zigilatzearen argia
F. Estalkia
G. Ixteko goiko juntura
H. Huts ganbara
I. Zigilatzeko barra
J. Ixteko behe juntura
K. Tapa zabaltzkeo botoiak
L. Huts zutoina
EU
Hutsean ontziratzeko makina gailu elektriko
bat da, eta beti ondoko segurtasun arauak
bete behar dira:
•
Gailu hau erabili baino lehen irakurri
arretaz jarraibideen eskuliburu hau, eta
gorde, gerora ere kontsultatzeko. Soilik
horrela lortuko dituzu emaitzarik onenak
eta erabiltzeko segurtasunik handiena.
• Gailua erabili baino lehen, egiaztatu
etxeko sarearen tentsioa eta galdararen
oinarrian dagoen plakan adierazten dena
bat datozela.
• Korrontearen hartunea eta gailuaren
entxufea ez badira bateragarriak, eskatu
horren ordez hartune egoki bat jartzeko,
profesionalki kualifikatutako langileen
bitartez.
• Bilgarria kendu ondoren, egiaztatu gailua
ondo dagoela. Zalantza izanez gero, jo
hurbilen duzun baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzura.
• Bilgarriaren elementuak (plastikozko
poltsak, poliestirenozko aparra, etab.), ez
dira haurren eskura utzi behar, arrisku
iturriak izan daitezkeelako.
• Aholkatzen da egokigailurik, entxufe
anizkoitzik eta/edo luzapenik ez erabiltzea.
Horiek nahitaez erabili behar izanez gero,
soilik erabili behar dira indarrean dauden
segurtasun arauak betetzen dituzten
egokigailuak eta luzagailuak, eta arreta
jarri behar da egokigailuan adierazitako
potentziaren muga ez gainditzeko.
• Ez erabili inoiz unitatearen azpiko plakan
(datu teknikoen plaka) adierazten ez den
potentzia duen egokigailurik.
• Gailu hau soilik etxeko erabilerarekin
erabili behar da. Beste edozein erabilera
desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
• Fabrikatzaileak ez du erantzungo erabilera
desegokia, okerra edo ez oso egokia
egiteagatik edo kualifikatu gabeko
langileek ez bestek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.
Edozein gailu elektriko erabiltzeko
oinarrizko hainbat arau bete behar dira.
Bereziki:
•
Eduki gailua uretatik edo beste edozein
likidotatik urrun, deskarga elektrikorik ez
izateko; ez entxufatu produktua gainazal
busti baten gainean badago.
• Jarri gailua azalera lehor, lau eta egonkor
baten gainean.
• Ez jarri gailua gainazal beroen gainean edo
ondoan, ez eta lanean edo ontzi
garbigailuan ere.
• Ez sartu gailua uretan. Kablea eta larakoa
inoiz bustitzen badira, entxufetik atera,
baina horretarako gomazko eskularru
sikuak eraman jantzita. Unitatea uretan
sartu bada, bidali berehala baimendutako
zerbitzu teknikora edo hornitzailearengana
konpontzeko.
•
ƽ
Ez erretzeko, ez ukitu inoiz zigilatze
barra unitatea martxan dagoen bitartean.
• Kablea gainazal beroetatik edo punta
zorrotzetatik urrun eduki.
• Entxufea ateratzeko, ez egin inoiz tira
kabletik.
• Garbitzeko edo mantentzeko edozein
ekintza egin aurretik edo gehiago erabili
behar ez duzunean gailua entxufetik atera.
• Gailua matxuratu bada edo oker badabil,
itzali eta ez saiatu konpontzen. Konpondu
Tentsioa / Maiztasuna: 220-240V 50Hz
Potentzia: 110W
Zigilatze luzera max: 28cm
Bateragarritasun elektromagnetikoa