Fagor PRACTICA User Manual
Page 32
30
• Posible da lapikoa ur zorrotada arin baten
azpian hoztea, horrela, presioa arinago
jaistea lortuko duzu, eta sukaldea lainotzea
ere ekidingo da.
• SEKULA ERE EZ SARTU LAPIKOA
URETAN.
• MUGITU LAPIKOA ESTALKIA ZABALDU
BAINO LEHEN.
• SEKULA ERE EZ ZABALDU PRESIO
LAPIKOA INDARREZ.
• Jiratu heldulekua itxiduraren kontrako
norabidean zubia estalkiraino jaitsi arte.
Igo estalkia bere lekutik irten arte eta jiratu
ezazu.
3) MANTENTZEA
• Erabilera bakoitzaren aurretik segurtatu
tximiniako zuloa garbi dagoela
• Segurtasun balbula. Erabilera bakoitzaren
aurretik sakatu esfera boligrafo batekin,
ez dagoela butxatuta segurtatzeko.
Lapikoa mantentzeko, zaindu ondorengo
argibideak:
• Ez erabili metalezko espartzurik ezta
detergente urratzailerik ere.
• Ez sartu piezak labean.
• Erabilitako piezak ezin badira garbitu,
erabili ondoren, bete xaboia duen ur apur
batekin; horrela janari hondakinak bertan
itsastea eragotziko da.
•
Uretan egon daitekeen gehiegizko
karearen ondorioz orban zuriak geratzen
bazaizkio, garbitu ozpin apur batekin.
• Urradurak saihesteko ez utzi lixibarik
barruan.
4) AHOLKU PRAKTIKOAK
Konturatzen baldin bazara:
Lurruna estalki ertzetik ateratzen bada
balbula biratzailea mugitu baino lehen,
posible da:
• Estalkia ez dago ondo doituta edo ez da
behar besteko indarrez estutu; orduan,
errepikatu ixteko eragiketa.
• Ixte juntura hondatuta dago: orduan,
aldatu egin behar da.
Segurtasun balbulak lurrunari ihes egiten
uzten dio.
• Ohikoa da segurtasun balbulak lurrun
zorrotada txikiei ihes egiten uztea. Horrek
ez dauka garrantzirik.
• Lurrunak bortizki ihes egiten baldin badu,
litekeena da tximinia janari hondakinen
batekin zarratuta egotea.
Kasu horretan, egiaztatu eragingailu
multzoa zein estalkiaren barneko tximinia,
eta garbitu itzazu.
Balbula biratzaileak ez du jiratzen.
Posible da:
• Lapiko barruan ur gutxi egotea eta horren
ondorioz lurrun gutxiegi sortzea balbulak
jiratu ahal izateko.
• Zaindu ur kopurua, sartu ezazu behar
dena.
Ixte juntura aldatzeko.
• Ixte junturak urte bat irauten du gutxi
gorabehera.
• Estalkiak itxura heze eta itsaskorra hartzen
badu eta horren ondorioz estalkia ondo
ixtea eragozten badu, juntura aldatzea
komeni da.
Jokatu honela:
• Kendu erabilitako juntura era kontu handiz
garbitu alojamendu kanala.