Ø hondoa, Presioa bar – Fagor PRACTICA User Manual
Page 30

28
1) DESKRIPZIO OROKORRA
(*) Horrelakoa da zure lapikoa (Ikus 1 irudia)
1) Lapikoa.
2) Estalkia.
3) Ixteko heldulekua.
4) Kirtena.
5) Ixteko juntura.
6) Balbula birakorra.
7) Segurtasun balbula.
8) Eragite multzoa.
9) Tximinia.
10) Zubia.
Lapiko hau baldintzarik zorrotzenak betetzeko
diseinatu da.
2) FUNTZIONAMENDU ARGIBIDEAK
A) Lapikoa lehen aldiz erabili baino
lehen
• Irakurri Gidaliburuko argibide guztiak.
• Jarri kirtenak dagokien lekuan, sartu
torlojua dagokion zuloan eta gogortu
bihurkin batekin.
• Garbitu ondo pieza guztiak ur bero eta
detergente normalarekin, uretan eragin eta
zapi leun batekin sikatu.
•
Uretan egon daitekeen gehiegizko
karearen ondorioz orban zuriak geratzen
bazaizkio, garbitu ozpin apur batekin.
• Ez sartu ez estalkia ez lapikoa bera ontzi
garbigailuan.
• Ez erabili metalezko esponja edo produktu
urragarririk, aluminioa urratu daiteke.
• Ez garraiatu lapikoa ixteko heldulekutik
hartuta.
• Bero iturri egokia erabili, aparailuaren
hondoaren berdina edo txikiagoa.
• Aluminiozko presio lapikoak ez dira
egokiak indukzio guneetan erabiltzeko.
B) OINARRIZKO SEGURTASUN ARRETA
• Arreta berezia izan presio lapikoa
haurrengandik hurbil erabiltzen baldin
bada.
• Ez sartu presio lapikoa labe bero batean
• Arreta handiz mugitu presio lapikoa.
• Ez ukitu bero dauden azalerak. Kirtenak
eta botoiak erabili. Beharrezkoa baldin
bada, erabili eskularruak.
• Ez erabili presio lapikoa berezko zeregina
ez den beste ezertarako.
• Aparailu honek presiopean egosten du.
Erabilera desegokiak erredurak eragin
ditzake. Martxan jarri aurretik unitatea ondo
itxita dagoela ziurtatu, funtzionamendu
argibideak ikusi (C atala).
• Presio lapikoa ez zabaldu sekula indarrez.
Barne presioa erabat jaitsi dela ziurtatu.
• Ez erabili sekula aparailua ura gehitu gabe.
Horrek larriki matxuratuko luke.
• Ez bete aparailua bere gaitasunaren 2/3
baino gehiago. Zabaltzen diren elikagaiak
egosten direnean, arroza eta ortuariak
adibidez, ez bete lapiko erdia baino
gehiago.
• Erabili (S) bero iturria erabiltzeko argibideei
kasu eginda.
• Haragi azaldunak egosi ondoren (idi mihia,
adibidez), eta horiek presiopean puztu
daitezke, azalak eman egin duenaren
itxura badauka, ez ziztatu haragia, erre
egin zaitezke.
• Elikagai oretsuen kasuan, zertxobait
mugitu egin behar da presio lapikoa
estalkia zabaldu aurretik, elikagaiek
kanpora zipriztin egin ez dezaten.
• Erabilera bakoitzaren aurretik segurtatu
balbulak ez daudela butxatuta.
• Ez erabili presio lapikoa olioarekin presioan
frijitzeko.
• Ez eskua sartu segurtasun sistemetan
erabilera gidaliburuan zehazten diren
argibideetatik kanpo.
• Soilik dagokion modeloaren pieza
originalak erabili.
• Gorde argibide hauek.
EU
Ø hondoa
15 L.
22 L.
22,5 cm.
28 cm.
0.55
PRESIOA
bar