beautypg.com

Erabiltzeko jarraibideak, Zikinkeria-deposituaren iragazkia garbitzea – Fagor VCE-180C User Manual

Page 65

background image

64

dezan, ondorengo urratsak jarraitzea
gomendatzen da:

- Bateria guztiz kargatu beti.
- Ez utzi guztiz deskargatzen

(motorraren zarata jaisten hasten
denean eta xurgatze-indarra
gutxitzen denean, xurgatzeari uztea
komeni da).

- Utzi ordu betez hozten, erabilera eta

kargaren artean.

6. ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK

XURGAGAILUA:
Xurgagailu honek kirten eraisgarri bat
dauka, errazago gordetzeko erabili ahalko
dena, kirtenaren biraketa-botoia (2) klik egin
arte sakatuta. Kirten hau gorantz mugitu
ahalko da kirtenaren biraketa-botoia (2)
sakatuta, eta era honetan sofa, ohe, mahai,
e.a.en azpian errazago xurgatu ahalko
dugu. F irud.

Xurgagailuak ez du funtzionatuko eskuko
xurgagailua bere tokian ondo jarrita ez
badago. Xurgagailua martxan jartzeko,
sakatu xurgagailuaren piztu/itzali etengailua
(5). Xurgagailua geratzeko, sakatu berriro
piztu/itzali etengailua (5).

ESKUKO XURGAGAILUA:
Eskuko xurgagailua unitatetik (7)
ateratzeko, sakatu eskuko xurgagailuaren
desblokeatzeko sakagailua (3) eta tira
egin C irudian azaltzen den bezala. Behin
eskuko xurgagailua atera dugunean,
mugitu piztu/itzali etengailua (5) I posiziora,
martxan jartzeko. Mugitu piztu/itzali
etengailua 0 posiziora eskuko xurgagailua
gelditzeko.

Eskuko xurgagailua (7) berriro jartzeko,
sartu lehenengo azpiko aldea tresnaren
oinarrian eta ondoren, bultzatu eskuko
xurgagailua klik bat entzun arte, oinarrian
ondo sartzeko.

7. ZIKINKERIA-DEPOSITUAREN

IRAGAZKIA GARBITZEA

Hustu zikinkeria-depositua eta garbitu
iragazkia erabilera bakoitzaren ostean,
aparatuaren errendimendu osoa
lortzeko.

1. Zikinkeria-depositua garbitu aurretik,

ziurtatu tresna ez dagoela kargagailura
konektatuta.

2. Atera eskuko xurgagailua (7) tresnatik.
3. Atera depositua D irudian azaltzen den

moduan.

4. Hustu zikinkeria-depositua (8).
5.
Atera deposituaren iragazkia E irudian

azaltzen den moduan.

6. Garbitu iragazkia ur hotzarekin eta

itxaron guztiz lehortu arte berriro
deposituan jarri aurretik.

OHARRA: Ez sartu iragazkia
garbigailuan eta ez lehortu
ile-lehorgailuarekin. Iragazkia beti
kanpoan lehortu behar da.

7. Behin iragazkia lehortuta dagoenean,

jarri berriro kontu handiz deposituan
(8). Ez erabili inoiz xurgagailua iragazki
gabe.

8. Sartu depositua (8) eskuko

xurgagailuaren unitatean (7).

KONTUZ: xurgatzeko zuloak zabalik
eta inolako trabarik gabe egon behar du
momentu oro. Bestela, motorra gehiegi
berotu eta hondatu egin daiteke.
OHARRA: Zikinkeria-deposituaren iragazkia
hiru eta sei hilabete artean aldatzea
gomendatzen da, erabileraren arabera,
tresnaren errendimendu osoa ziurtatzeko.