Deskribapena (a irud.) – Fagor VCE-180C User Manual
Page 63

62
EU
1. DESKRIBAPENA (A Irud.)
1. Kirtena
2. Kirtena tolesteko botoia
3. Xurgagailu eramangarria askatzeko
sakagailua
4. Gorputza
5. Piztu/itzali etengailua
6. Argi-seinalea
7. Xurgagailu eramangarria
8. Depositua
9. Martxaren argi-adierazlea
10. Eskuila
Interferentziak kentzea: aparatu hau
interferentziak kentzeko direktiben arabera
desparasitatu da.
Bateragarritasun elektromagnetikoa:
aparatu hau CEM (bateragarritasun
elektromagnetikoa) direktiben arabera
desparasitatu da.
• Tresna hau lehendabiziko aldiz
erabili baino lehen, irakurri arretaz
erabilera-eskuliburu hau eta gorde,
gerora ere kontsultatzeko.
• Egiaztatu etxeko sareko tentsioa
eta hartunearen potentzia gailuan
adierazitakoekin bat datorrela.
• Korrontearen hargunea eta gailuaren
entxufea ez badira bateragarriak,
eskatu horren ordez hargune egoki bat
jartzeko, profesionalki kualifikatutako
langileen bitartez.
• Tresnaren segurtasun elektrikoa
soilik bermatuko da lurreko instalazio
eraginkor batera konektatuta badago,
segurtasun elektrikoari buruz indarrean
dauden arauek aurreikusten duten
moduan. Zalantza izanez gero, jo
profesionalki kualifikatutako pertsona
batengana.
• Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe
anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez
erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa
bada horrelakorik erabiltzea, erabili
soilik indarrean dauden segurtasun
arauak betetzen dituzten egokigailu
eta luzapen kableak, eta zaindu
egokigailuan adierazitako potentziaren
muga ez dela gainditzen.
• Bilgarria kendu ostean, egiaztatu
aparatua ondo dagoela. Zalantzarik
izanez gero, jo gertuen duzun Laguntza
Teknikoko Zerbitzura.
• Bilgarriaren elementuak (plastikozko
poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar,
arrisku iturri izan daitezkeelako.
• Tresna hau soilik etxean erabili
behar da. Beste edozein erabilera
desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
• Fabrikatzaileak ez du erantzungo
erabilera desegoki, oker edo
arduragabeagatik eta/edo kualifikaziorik
gabeko pertsonek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.
• Ez ukitu gailua eskuak edo oinak bustita
edo umelak dituzula.
• Deskarga elektrikoetatik babesteko,
eduki aparatua ur edo bestelako
likidoetatik urrun. Ez entxufatu
produktua azalera umel baten gainean.
• Jarri aparatua azalera lehor, irmo eta
egonkorraren gainean.
• Ez utzi haurrei edo ezgaituei aparatua
manipulatzen, zaintzarik gabe
• Aparatu hau ez dago pentsatuta
gaitasun fisiko, sentsorial edo mental
gutxituak edo esperientzia edo behar
besteko ezagutzarik ez duten pertsonek
(haurrak barne) erabiltzeko, ez bada
beraien segurtasunaz arduratzen
den pertsonak aparatuen erabilera
ikuskatzen edo erakusten diela.
• Haurrak zaindu egin behar dira,
tresnarekin ez direla jolasten
segurtatzeko.
3. SEGURTASUN AHOLKU
GARRANTZITSUAK
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Ikus ezaugarrien plaka.
Produktu honek Europako Bateragarritasun
Elektromagnetiko eta Behe Tentsioaren
inguruko direktibak betetzen ditu.