Fagor 6H-750BE User Manual
Page 80

78
e u s k a r a
1
2
Instalazioa
Erabilera
1.1 Bilgarria kentzea. Babes-elementu guztiak
kendu.
1.2 Sare elektrikora konektatzea. Izan beti
kontutan ezaugarri-plakako datuak (1.2.1)
nahiz labea sartuko den altzariaren neurria
(1.2.2, 1.2.3).
Aparatua konexio monofasiko fi nko baten
bidez konektatu behar da sarera, konexio
neutroa (urdina) neutrora konektatzen dela
bermatuz. Sartu labea eta egoki kokatu bere
tartean (1.2.5). Soberako kablea ezin da
goiko aldean geratu (1.2.6). Emandako bi
torlojuekin, altzarira lotu ezazu (1.2.7). Tresna
instalatzen bukatzeko, ordua ezarri beharra
dago. Tarte batez aktibitaterik ez badu,
tresna standby edo egonean modura pasako
da eta, modeloaren arabera, argia jaitsi edo
pantaila itzali egingo da.
2.1 Ordua egokitu. Labea konektatutakoan
ordularia keinuak egiten hasten da (2.1.1).
Egokitu ordua
eta teklak sakatuaz
(2.1.2). Handik segundo batzuetara edo
tekla sakatuta, ordua egokituta geratuko
da. Oharra: Egokitu berriro ere ordua,
argindarrik gabe geratuz gero.
2.2 Ordua aldatu . Labea itzalita, sakatu
tekla ordularia keinuak egiten hasi
arte (2.2.1). Egokitu ordua
eta teklak
sakatuaz (2.2.2). Handik segundo batzuetara
edo
tekla sakatuta, ordua egokituta
geratuko da.
2.3 Ohartarazteko funtzioa . Sakatu
tekla
kokapenera iritsi arte (2.3.1). Egokitu
ordua
eta teklak sakatuaz (2.3.2).
Handik segundo batzuetara edo
tekla
sakatuta, ordua egokituta geratuko da eta
atzeraka kontatzen hasiko da. Amaitutakoan
soinu bat egiten du. Isiltzeko, sakatu edozein
tekla (2.3.3).
2.4 Zure labe berria lehenengo aldiz erabili
baino lehen, hutsik dagoela berotu (sin
(elikagairik gabe,
posizioan, 250 gradutan
eta 30 minutuz). Kea edota usain txarra
sor dezake (normala da, koipe-hondarrak
berotzen direlako, etab.). Behin hoztuta,
garbitu barrutik zapi heze batekin.
2.5 Osagarriak. Modeloen arabera erretilu
sakona (2.5.1), erretilu laua (2.5.2) eta funtzio
anitzeko parrilla (2.5.3) izango dituzu, modu
independentean funtzionatzen dutenak.
Gainera, funtzio anitzeko parrillarekin (2.5.4)
edozein erretilu konbinatu eta multzoa osa
dezakezu. Osagarri edo multzo guztiak
zuzenean edo partzialki ateratzeko parrillaren
(2.5.5) gainean nahiz guztiz ateratzeko
parrillaren gainean munta daitezke (2.5.6,
2.5.7) (2.5.8). Partzialki ateratzeko erretilua
baduzu, modu independentean edo
beste erretiluekin batera erabiliko da (3
modalitate) (2.5.9). Parrilla sinplea modu
independentean erabiltzen da (2.5.10).
Automatikoki ateratzeko “Impulse” gidariak
badituzu, lehenik, sar itzazu labean erretilu
gabe(2.5.11). Labea irekitzean, “Impulse”
gidariak automatikoki irtetzen dira erretiluaren
pisuarekin (2.5.12). “Impulse” gidariekin,
nahitaezkoa da erretilua jakien euskarri gisa
erabiltzea (2.5.13). Labe barrura sartzean,
kontutan hartu beti parrillen posizioa. Ez
iraultzeko geldigailuak dituzte alboetan
(2.5.14).
2.6 Osagarrien posizioa. 5 posizio
dituzu osagarriak kokatzeko
.
2.7 Prestatu beharreko elikagaia. Sartu
elikagaia labean. Osagarria(k) eta
gomendatutako posizioa aukeratu edo
kontsultatu prestaketa-taula. Itxi atea.
PLATER BAT PRESTATZEA
2.8 Prestaketa-funtzioa aukeratzea
.
Funtzioak aukeratzeko agintea
biratu
eta modeloaren arabera nahi duzun funtzioa
aukeratu.
Bero arrunta, haizagailuarekin. Edozein
plater prestatzeko. Plater bat baino gehiago
presta daiteke usainak edo zaporeak nahastu
gabe.
Turbo plus. Erdiko erresistentziak sortzen du
beroa.
Grill indartsua haizagailuarekin. Beroa
era uniformean banatuz gainerretzen du.
Tamaina handiko platerak erretzeko egokia.
Grill indartsua. Gainerretzeko: pasta, souffl é
eta bexamela.
Grill suabea. Hanburgesak, ogi txigortua eta
azalera txikiko elikagaiak.
Zolako bero indartsua. Azpitik ateratzen
den bero indartsua era uniformean banatzen
da. Paella eta pizzetarako egokia.
Bero arrunta. Ogia, tartak, pastel beteak eta
okela.