beautypg.com

Deskribapena (1. irudia), Ezaugarri teknikoak 4. konexio elektrikoa, Segurtasun oharrak – Fagor TRV-270 User Manual

Page 24: Funtzionamendua eta erabilera

background image

23

EU

1. DESKRIBAPENA (1. irudia)

A. Funtzio-hautagailua
B. Tenperatura-hautagailua
C. Argi-adierazlea
D. Airea sartzeko eta irteteko sareta

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

4. KONEXIO ELEKTRIKOA

Potentzia:
TRV-250/TRV-270:
2000 W
Tentsioa: 230 V~50 Hz

3. SEGURTASUN OHARRAK

Utzi, gutxienez, metro 1eko distantzia

aparatuaren eta bere inguruan egon
daitezkeen altzari guztien (sofak,
esaterako) artean.

• Ez funtzionarazi aparatua hormen,

altzarien eta halakoen kontra ezarrita.

GARRANTZITSUA: Aparatu hau ez da

inoiz bainugelan edo busti daitekeen
beste edozein tokitan erabili behar.

Erabil ezazu aparatua beti posizio

horizontalean (MOD.TRV-270) eta
bertikalean (MOD.TRV-250).

• Ez erabili arropa lehortzeko ezta

airearen sarrerako eta irteerako saretak
estalita edo trabatuta dituela, aparatua
gainberotu egin baitaiteke.

• Erabiltzaileak ez du elikatze-kablea

ordezkatu behar. Eragiketa hau pertsonal
baimenduak bakarrik egin behar du.

• Ez kokatu aparatua korronte-hargune

finko baten azpian.

• Ez estali aparatua funtzionatzen ari

den bitartean, gainberotzeak eta
sute-arriskuak ekiditeko.

Ez erabili aparatua 4 m

2

tik beherako

azalera duten lokal edo egoitzetan.

• Aparatu hau ez dago prestatuta gaitasun

fisikoak, sentsorialak edo mentalak
gutxituta dituzten pertsonentzat
(umeak barne) ezta esperientziarik
edo ezagutzarik ez dutenentzat ere,
ez badute, aparatuaren erabilera
haiei irakatsita edo gainbegiratuta,

segurtasunaren erantzukizuna hartuko
duen pertsonarik.

• Umeak ez dira aparatu elektrikoen

arriskuen jakitun. Beraz, zaindu egin
behar ditugu aparatua erabiltzen
dutenean.

• Ez estali airearen sarrera edo irteera

aparatua funtzionatzen ari denean.

• Ez erabili aparatua berogailua

modu automatikoan piztuko duen
programagailu, tenporizadore edo
bestelako gailuren batekin, izan ere,
sute-arriskua dago berogailua estalita
edo desegoki kokatuta badago.

Segurtasun-gailu batek eteten du
termohaizagailuaren funtzionamendua
ustekabeko gainberotzea (adibidez,
airea sartzeko eta irteteko saretak
buxatzea, motorrak ez biratzea edo
astiroegi biratzea) gertatuz gero . Berriro
funtzionarazteko, desentxufatu aparatua
minutu batzuetarako, gainberotzea eragin
duena zuzendu eta berriro entxufatu. Hori
eginda ere, aparatuak ez badu behar bezala
funtzionatzen, baimendutako Laguntza
Teknikoko Zentro batera jo behar da.

Aparatua lehen aldiz entxufatu aurretik,

ziurtatu sare elektrikoko tentsioak
ezaugarrien plakan ageri denaren balio
bera (V – voltatan) duela.

Ziurtatu korronte-harguneak gutxienez

13 amperetako intentsitatea baduela
MOD. TRV-270-ean eta, gutxienez, 10
amperetakoa MOD. TRV-250-ean.

5. FUNTZIONAMENDUA ETA

ERABILERA

Piztea:
Hauta ezazu erabili nahi duzun programa
funtzio-hautagailua (A) dagokion posiziora
biratuz:

posizioa: Udako zerbitzua

Posizio honetan aparatuak aire hotzeko
haizagailu bezala funtzionatuko du.

This manual is related to the following products: