Fagor CL-1000 User Manual
Page 32
31
5. ERABILERA ARAUAK
• Konekta ezazu kable ateragarria (6)
gailuan (2. ir.).
• Sakatu, tapa eraisgarria (2) irekitzeko,
eta isuri esnea gailura (3. ir.). Ez gainditu
GEHIENEZKO maila. Halaber, esne
kantitaterik txikienak GUTXIENEZKO
mailara iritsi behar du (4. ir.).
• Konektatu gailua sare elektrikora, eta
argizko adierazlea (4) piztuko da (5.
ir.). Egiaztatu konexio guneko tentsioa
bat datorrela espezifikazioen agirian
adierazitakoarekin.
Esnea berotu
• Itxaron minutu batzuk, esneak
beharrezko tenperatura iritsi arte.
• Tenperaturak beti bat iraungo du,
dagokion mailara (80 ºC) heltzen denean,
baina irakin gabe.
OHARRA: Saretik deskonektatzen ez
bada, gailuak berotzen jardungo du beti.
Edateko txokolatea egin
• Zatitu txokolatea ontzatan, hobeto ur
dadin.
• Erantsi txokolate zatiak esneari.
• Eragin noizean behin zurezko koilara
batekin poliki-poliki, nahasketa
homogeneo bat iritsi arte. Ez erabili
metalezko koilararik edo nahasgailurik,
ontziaren estaldura kalte baitezake.
• Erantsi txokolate gehiago nahasketari,
txokolate lodiago bat lortzeko, edo
esnea, txokolate meheago bat nahi
baduzu.
6. GARBITASUNA ETA MANTENTZEA
• Gailua garbitu aurretik, egiaztatu
deskonektatu duzula saretik. Ez sartu
gailua uretan edo detergentetan, eta ez
garbitu ontzi-garbigailuan.
• Esne edo txokolate hondarrik erants ez
dakion, garbi ezazu erabili eta berehala.
• Garbitu gailuaren barnea urez eta
detergente leunez, beharrezkoa bada, eta
pasatu ur garbiz gero. Ez erabili ontziaren
7. APARATU ELEKTRIKO ETA
ELEKTRONIKOEN HONDAKINEN
KUDEAKETA EGOKIRAKO
INFORMAZIOA
Behin aparatuaren erabilera
bizitza bukatuta ez da
etxeko hondakin orokorrekin
nahastuko.
Kostu gehigarrik gabe,
herri administrazio edo
zerbitzu hau ematen duten
banatzaileen jasotze zentro espezifikoetan
utz daitezke.
Etxetresna Elektrikoaren hondakinak
banatuta ezabatzeak ingurumenarentzako
eta osasunarentzako ondorio negatibo
posibleak ekiditea esanahi du. Honek
hondakinek tratamendua jasotzeko
aukera eta osagaien birziklatzea ekar
dezake, energia eta baliabide kontsumoen
murrizketa garrantzitsuak lortuta. Jasotze
selektiboan laguntzeko betebeharra
azpimarratzeko, produktuak arrastoa dauka
edukiontzi tradizionaletan produktu hauek
ezabatuz gero eragin dezakeen kalteaz
ohartzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez
gero herri agintaritzarekin edo produktua
eskuratutako saltokiarekin harremanetan jar
zaitezke.
estaldura honda dezakeen produktu
urratzailerik.
• Zapi heze huts batekin garbitu gailua
kanpotik, baina ez busti konektorearen
hargunea. Eta ez erabili, ez garbigarri
urratzailerik, ez disolbatzailerik,
garbiketarako.
• Gailua ez darabilzunean, deskonekta
ezazu eta gorde toki hotz eta lehor batean.