Fagor FFK1700X User Manual
Page 62

e u s k a r a
60
egin beharko dira, elektrotresnarekin jolasean
ibili ez daitezen.
• Elikatzeko haria narriatuta badago,
fabrikatzaileak edo salmenta ondorengo
zerbitzuko langileren batek edo antzeko
norbaitek aldatu beharko du, arriskuak
saihesteko.
• Tresna hau etxeko eta antzeko aplikazioetan
erabiltzeko aurreikusi da, hala nola:
– dendetako, bulegoetako eta lan munduko
beste sukaldeetan;
– nekazaritzako ostatuetan eta hoteletan,
moteletan eta egoitzazko beste inguruetan;
– ostatatzeko eta gosaltzeko tokietan;
– jatetxeetan eta antzeko aplikazioetan.
Ez biltegiratu substantzia lehergarririk,
hala nola, propultsatzaile suharbera duten
aerosol ontzirik tresna honetan.
6
Ingurumena
Gailu hau diseinatzerakoan ingurumenaren
zaintza kontuan hartu da.
Gailu honek ingurumena kaltetzen ez duen R600A
hoztailea erabiltzen du.
Zaindu ingurumena. Behar duzun funtzioa
aktibatzerakoan edukiontzi bakoitzean
gomendatutako tenperatura erabili gailua
eraginkortasunez erabiltzeko.
Itzali hozkailua edo “oporrak” funtzioa aktibatu
gailua epe luze batean erabili behar ez baduzu.
Horrela, kontsumoa murrizteaz gain energia ere
aurreztuko duzu.
Ez eduki ateak irekita behar baino denbora
gehiago, horrek energia asko gastatzen du.
Gailu elektriko eta elektronikoetatik
eratorritako hondakinen kudeaketa.
ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko
hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota
behar.
Hozkailua horrelako gailuak hartzeko zentro
batera eraman.
Etxe-tresnak birziklatzea osasunarentzat eta
ingurumenarentzat kaltegarriak diren ondorioak
saihesten ditu. Gainera, energia eta baliabideak
aurrezten dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, zoaz gailua erosi
zenuen saltokira edo jarri harremanetan tokiko
agintaritzarekin.