beautypg.com

Segurtasun oharrak – Fagor DH-10D User Manual

Page 50

background image

49

EU

• Bilgarriaren elementuak (plastikozko

poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku
iturriak izan daitezkeelako.

• Tresnaren segurtasun elektrikoa soilik

bermatuko da lurreko konexioa duen
instalazio batera konektatuta badago.

• Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe

anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez
erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa
bada horrelakorik erabiltzea, erabili
soilik indarrean dauden segurtasun
arauak betetzen dituztenak, eta zaindu
egokigailuan eta/edo luzapen kablean
adierazitako potentziaren muga ez dela
gainditzen.

• Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin

erabili behar da. Beste edozein erabilera
desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.

• Gailua matxuratu bada edo oker ibiltzen

bada, itzali eta ez saiatu konpontzen.
Konpondu beharra badago, jo soilik
fabrikatzaileak baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzu batera eta eskatu
jatorrizko ordezko piezak erabiltzeko.
Lehen adierazitakoa betetzen ez bada,
gailuaren segurtasuna arriskuan jarriko da.

• Erabiltzaileak ez du kablea ordeztu

behar. Hondatuta badago edo ordeztu
beharra badago, jo soilik fabrikatzaileak
baimendutako Laguntza Teknikoko
Zerbitzu batera. Ez erabili gailua kablea
edo entxufea hondatuta badaude.

• Fabrikatzaileak ez du erantzungo

erabilera desegokia edo okerra
egiteagatik edo kualifikatu gabeko
langileek ez bestek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.

GARRANTZITSUA: Ez estali inoiz gailua

martxan dagoen bitartean, gehiegi
berotu daitekeelako eta arriskutsua izan
daitekeelako.

BEREZIKI:
Adi: Gailu hau ezin da bainuontzi, dutxa,

harraska edo antzekoen ondoan martxan
jarri.

• Ez instalatu gailua bero iturri batetik

hurbil, ez eta airean gas, olio edo sufrea
dagoen tokietan eta erradiazioen menpe
dauden guneetan ere.

Gailu hau lehendabiziko aldiz erabili

baino lehen irakurri arretaz jarraibideen
eskuliburu hau, eta gorde, gerora ere
kontsultatzeko.

• Gailua erabili baino lehen, egiaztatu

etxeko sarearen tentsioa eta gailuak
daukan plakan adierazten dena bat
datozela.

• Gailua Espainian instalazio

elektrikoetarako dauden arauen arabera
instalatuko da.

• Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu gailua

egoera ezin hobean dagoela; zalantza
izanez gero, jo hurbilen duzun Laguntza
Teknikoko Zerbitzu baimendu batera.

2. GAILUAREN IDENTIFIKAZIOA (1. IRUD.)

1. EZAUGARRI TEKNIKOAK

1. Kontrol panela
2. Aire sarrerarako sareta
3. Ur depositua
4. Aire iragazkia (aire sarrerarako

saretaren atzean)

5. Heldulekua
6. Aire irteerarako sareta
7. Elikadura kablearen banda (bakarrik

unitatea gordetzen denean erabiliko
da)

8. Drainatze hodiaren irteera
9. Elikatze kablea
10. Larakoa

Interferentziak deuseztatzea: Gailu
hau desparasitatuta dago, interferentziak
deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.
Bateragarritasun elektromagnetikoa:
Gailu hau desparasitatuta dago CEM
direktiben arabera (bateragarritasun
elektromagnetikoa).

Tentsioa / Frekuentzia: 220V-240V~ 50Hz
Potentzia: 240 W (DH-10D) 600W (DH-20D)
Laneko tenperatura: 5ºC ~ 35ºC
Ur deposituaren edukiera:
1.5 litro (DH-10D) 3 litro (DH-20D)

3. SEGURTASUN OHARRAK

This manual is related to the following products: