Muntaketa 5. funtzionamendua, Garbitzea – Fagor CA-80 User Manual
Page 33

32
4. MUNTAKETA
5. FUNTZIONAMENDUA
Haizagailua martxan jarri aurretik, jarri
azalera egonkor eta lau baten gainean.
Jarri tenporizadorea (2) itzaliaren posizioan
“0” eta entxufatu gailua.
• Piztu aparatua tenporizadorea (2)
pizteko posiziora biratuz “I”.
• Hautatu nahi duzun abiadura abiadura
doitzeko hautagailua (1) erlojuaren
norabidean biratuz. Haizagailuak
kulunka egitea nahi baduzu, biratu
hautagailua erlojuaren kontrako
norabidean.
“0” = itzalita
“1” = abiadura txikia
“2”= abiadura ertaina
“3”= abiadura handia
• Funtzionatzeko
denbora
jakin
bat
hautatu nahi baduzu, egokitu nahi duzun
denbora tenporizadorearen (2) agintea
erlojuko orratzen norabidean nahi
duzun denborara arte biratuz, 0 eta 120
minutuko tartean (2 ordu). Hautatutako
denbora igarotzen denean, haizagailua
automatikoki itzaliko da.
• Haizagailua deskonektatzeko, jarri
kontrol guztiak Itzali posizioan (abiadura
eta tenporizadorea) eta atera tresna
entxufetik.
A. Sartu oinarriko zutabearen bi piezak (4)
2. irudian adierazten den bezala. Pasatu
kablea erdiko zuloan zehar eta lerratu
oinarriko zutabeko torlojuetarako zuloak
(4) eta haizagailukoak; ondoren, sartu
torlojuak eta lotu bihurkin batez.
(3. irudia)
B. Sartu oinarriko bi piezak (5) 4. irudian
adierazten den bezala. Pasatu kablea
oinarriaren erdiko zuloan zehar. Lerratu
oinarriko torlojuetarako zuloak eta
haizagailukoak, eta ondoren sartu
torlojuak eta lotu bihurkin batez.
(5. irudia)
C. Jarri kablea oinarriko artekan (6. irudia).
• Ekidin gailuaren zati beroek kablea
ukitzea.
• Ez estali kablea, esaterako,
alfonbratxoekin edo antzekoekin.
Jarri kablea paseko lekutik urrun eta
estropezurik ez egiteko moduan.
• Airea sartzeko eta ateratzeko saretak
ez direla blokeatuko bermatzeko,
utzi gutxienez hormatik 20 cm-ko
distantziara.
• Ez jarri haizagailua errezel edo
antzekoen azpian.
• Ez sartu objekturik saretan.
• Ez utzi aparatua bero iturrietatik gertu
edo gainazal beroen gainean.
• Ez zuzendu aire fluxua zuzenean ume
txiki edo gaixorik dagoen pertsona
batengana.
• Aparatu hau ez dago pentsatuta
gaitasun fisikoak, sentsorialak edo
mentalak urrituta dituzten pertsonek
erabiltzeko (haurrak barne), edo
esperientziarik edo ezagutzarik ez
dutenek erabiltzeko, ez bada horien
segurtasunaz arduratzen den pertsona
arduradun batek gailuaren erabilera
gainbegiratzen edo erakusten diela.
• Haurrak zaindu egin behar dira,
gailuarekin ez direla jolasten
segurtatzeko.
6. GARBITZEA
Gailua mantentzeko edo garbitzeko
edozein lan egin aurretik, jarri kontrol
guztiak Itzalita posizioan eta atera gailua
entxufetik. Haizagailuaren kanpoko aldea
garbitzeko erabili pixka bat hezetutako zapi
bat. Ez utzi garbitzen ari zaren bitartean
motorrean ura sartzen. Ez sartu gailua
uretan. Haizagailua garbitzeko ez erabili
disolbatzailerik, produktu urratzailerik edo
bestelako edozein produktu kimikorik.