Fagor FIM-6725 User Manual
Page 73

e u s k a r a
71
4
Diagnostikoak
4.1 Atea irekita dago. Atea 2 minutu baino
gehiago irekita badaukazu alarma bat
entzungo duzu eta hozkailuaren argia
itzali egingo da. Alarma atea ixterakoan
deskonektatuko da.
4.2 Izozkailuan ez du behar bezain hotz
egiten
• Izozkailuaren tenperatura behar baino
altuagoa bada alarma argitsu bat (4.2.1)
azalduko da. Era berean, aldizkako
hots-seinale bat ere aktibatuko da.
Sakatu
hots-seinalea eskuz
desaktibatzeko ( 4.2.2).
• Gailua aurreneko aldiz konektatzerakoan
alarma argitsua aktibatuta egongo da
baina ez hots-alarma.
4.3 Elektrizitatea mozten bada
Ahalik eta gutxien ireki gailuaren ateak.
Elektrizitatea berreskuratzean egiaztatu
gordetako elikagaiak desizoztu diren ala ez.
4.4 Gailuaren hots normalak
Gailuak normalak diren hots batzuk egin
ditzake, ez kezkatu.
• Gas-hoztaileak borbor egin dezake
zirkuituetan zehar dabilenean.
• Konpresoreak burrunba eta/edo kolpe
hotsa egin dezake, batez ere martxan
hasten denean.
• Erabilitako materialen dilatazioa edota
kontrakzioa dela eta karraskak edo kirrikak
entzun daitezke.
• Izozkailuko haizagailuek mugitzen duten
aireak hondo-zarata txikia sortu dezake.
Ez saiatu gailua konpontzen. Deitu
laguntza teknikoko zerbitzura.
5
Segurtasuna
• Aireztapeneko saretak garbi eduki.
• Ez kaltetu hozte-zirkuitua.
• Ez sartu gailu elektrikorik. Soilik sartu ahal
izango dira fabrikatzaileak gomendatutako
gailuak.
• Ez erabili izotza kentzeko prozesua azkartzeko
gailu mekanikorik edota bestelako baliabiderik.
Fabrikatzaileak gomendatutakoak soilik erabili.
• Gailu hau ezin dute ezintasunen bat (fi sikoa,
zentzumenekoa edota burukoa) duten
pertsonek erabili (haurrak barne) ezta
eskarmenturik edota ezagutzarik ez dutenek ere
haien segurtasunaren ardura duen norbaitek
gailua erabiltzeko argibiderik eman ez badio
edota horrek erabilera gainbegiratzen ez badu.
Umeak gainbegiratu beharko dira gailuarekin
jolastea saihesteko.
• Kaltetutako elikatze-kableak fabrikatzaileak,
salmenta ondoko zerbitzuak edota
kualifi katutako teknikari batek ordezkatuko ditu
arriskuak saihesteko.
6
Ingurumena
Gailu hau diseinatzerakoan ingurumenaren
zaintza kontuan hartu da.
Gailu honek ingurumena kaltetzen ez duen R600A
hoztailea erabiltzen du.
Zaindu ingurumena. Behar duzun funtzioa
aktibatzerakoan edukiontzi bakoitzean
gomendatutako tenperatura erabili gailua
eraginkortasunez erabiltzeko.
Itzali hozkailua edo “oporrak” funtzioa aktibatu
gailua epe luze batean erabili behar ez baduzu.
Horrela, kontsumoa murrizteaz gain energia ere
aurreztuko duzu.
Ez eduki ateak irekita behar baino denbora
gehiago, horrek energia asko gastatzen du.
Gailu elektriko eta elektronikoetatik
eratorritako hondakinen kudeaketa.