Fagor PP-100 User Manual
Page 44

• Ez utzi paketatze materiala, esaterako
plastikozko poltsak, haurren eskura!
Kontuz!
Erretzeko arriskua dago lisatzeko xafla
eta gailuaren zati beroengatik!
Ez heldu gailuari lisatzeko xafletatik edo
haien hurbiletik gailua piztuta badago.
Lisatzeko xaflak eta lurrun beroak erredurak
eragin ditzakete. Saihestu larruazal eta
begiekiko kontaktua. Ez eraman gailua
batetik bestera bero dagoen bitartean!
Kontuz!
Electroshock arriskua
Ez erabili gailua esku bustiekin, bainuan
edo dutxan, edo urez betetako konketa
baten gainean. Gailua uretara erortzen
bada, atera entxufetik berehala.
Ez ukitu inoiz ura gailua sare elektrikoarekin
konektatuta badago!
Kontuz!
Electroshock arriskua
Gailua bainugelan erabiltzen bada,
deskonektatu erabili ondoren; izan ere, ura
hurbil dago eta arriskutsua da baita gailua
itzalita dagoenean ere!
• Gailua erabiltzen ari zarenean ez jarri inoiz
gailua kuxin edo alfonbren gainean!
• Erabili ondoren, edo denbora tarte luze
samar erabili gabe egon behar baduzu,
deskonektatu gailua sare elektrikotik eta
utzi gailua hozten.
• Ez jarri gailua edo konexio kablea gainazal
beroen gainean, esaterako sukalde edo
antzekoen gainean, ez eta sugarretatik
hurbil ere!
Kontuz!
Lakarekin erretzeko arriskua!
Ez bota ilera su har dezaketen gaiak,
esaterako laka, aparra, etab., gailua erabili
aurretik, erredurak eragin ditzaketelako gai
horiek lisatzeko xaflekin kontaktuan jartzen
direnean.
• Gailua bakarrik ile natural lehorraren
gainean erabili behar da. Ez erabili ile
artifizialaren gainean!
• Gailua ez da egokia animalien ilea
lisatzeko!
• Korronte elektrikoak huts egiten
duenerako babesgailu bat instalatzeak
aparteko segurtasuna ematen dizu,
korronteak 30mA-ko intentsitatea
gaindituko ez duela bermatzen duelako.
• Atera entxufea sare elektrikotik:
- Unitateak ondo funtzionatzen ez badu
- Garbitu aurretik
- Erabili ondoren
• Ez tiratu kabletik eta ez eraman unitatea
kabletik tiraka!
Segurtasun jarraibideak garbiketa eta
zainketa lanetarako
• Deskonektatu beti gailua sare
elektrikotik eta utzi hozten garbitu edo
konpondu aurretik, edo erabiltzen ari
zarela zerbaitek huts egiten badu!
• Ez erabili elikadura kablea entxufetik
tira egiteko, eta ez kendu entxufea
korrontetik eskuak bustita badituzu!
Kontuz!
Electroshock arriskua!
Babestu gailua hezetasunetik. Ez jarri inoiz
gailua ontzi garbigailuan. Ez sartu inoiz
uretan!
Erabilera egokia
Gailua gizakien ilea lisatzeko eta
hari forma emateko baino ez dago
diseinatuta.
Gailua beste helburu batzuetarako edo
gaizki erabiltzeagatik edo aditu ez diren
pertsonek egindako konponketengatik
kalterik sortzen badira, kalte horiek ez dira
erantzukizupean hartuko.
Garantia zerbitzuek ez dituzte kasu horiek
bere gain hartuko.
Gailua ez da diseinatuta erabilera
profesionaletarako!
• Gailu hau ez dago pentsatuta gaitasun
fisiko, psikiko edo sentsorialak urrituta
dituzten edo esperientzia edo behar
besteko ezagutzarik ez duten pertsonek
erabiltzeko (haurrak barne), ez bada
beraien segurtasunaz arduratzen
den pertsonak aparatuen erabilera
ikuskatzen edo erakusten diela.
• Zaindu haurrak ez direla aparatuarekin
jolasten segurtatzeko.
43