beautypg.com

Fagor PL-2700 User Manual

Page 69

background image

68

1. DESKRIBAPENA (A Irud.)

1. Oinarria
2. Tenperatura-hautagailua
3. Auto-garbiketa
4. Argi-seinalea
5. Ur-sarbideko tapa
6. Espraia
7. Lurrun-erreguladorea
8. Esprai-sakagailua
9. Lurrun estraren sakagailua
10. Orpoa

Interferentziak kentzea: Aparatu honi,
interferentziak kentzeko zuzentarauak
betez, parasitoak hiltzeko prozesua aplikatu
zaio.

Bateragarritasun elektromagnetikoa:
Aparatu honi parasitoak hiltzeko prozesua
aplikatu zaio BEM (bateragarritasun
elektromagnetiko) zuzentarauak betez.

EU

2. EZAUGARRI TEKNIKOAK

3. SEGURTASUN ALORREKO

OHARRAK

Tresna hau lehendabiziko aldiz erabili

baino lehen, irakurri jarraibide guztiak eta
gorde, gerora ere kontsultatzeko. Horrela
bakarrik lortu ditzakezu emaitza onenak
eta erabilera segurua.

• Lehendabiziko aldiz erabili aurretik,

egiaztatu etxeko sarearen tentsioa
aparatuan adierazita dagoenarekin bat
datorrela.

• Korrontearen hartunea eta gailuaren

larakoa ez badira bateragarriak, eskatu
horren ordez hartune egoki bat jartzeko,
profesionalki kualifikatutako langileen
bitartez.

• Tresnaren segurtasun elektrikoa

soilik bermatuko da lurreko instalazio

eraginkor batera konektatuta badago,
segurtasun elektrikoari buruz
indarrean dauden arauek aurreikusten
duten moduan. Fabrikatzaileak ez
du erantzungo instalazioak lurreko
hartunerik ez edukitzeagatik gerta
daitezkeen kalteengatik. Zalantza izanez
gero, jo profesionalki kualifikatutako
pertsona batengana.

• Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu

produktua egoera onean dagoela.
Zalantzarik baduzu, ez erabili gailua,
eta jo Laguntza Teknikoko Zerbitzu
baimendun batera.

• Bilgarriaren elementuak (plastikozko

poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar,
arriskutsuak izan daitezkeelako.

• Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe

anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez
erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa
bada horrelakorik erabiltzea, erabili soilik
indarrean dauden segurtasun arauak
betetzen dituzten egokigailu bakunak
edo anizkoitzak eta luzapen kableak,
eta zaindu egokigailuan eta/edo luzapen
kablean adierazitako potentziaren muga
ez dela gainditzen.

• Aparatua soilik diseinatu den etxeko

erabilerarako erabiliko da, Eskuliburu
honetan deskribatzen denaren arabera.
Beste edozein erabilera desegokitzat
jotzen da eta, ondorioz, arriskutsutzat.

• Fabrikatzaileak ez du erantzungo

erabilera desegoki, oker edo
arduragabeagatik eta/edo kualifikaziorik
gabeko pertsonek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.

Tresna elektrikoak erabiltzen direnean
hainbat oinarrizko segurtasun arau bete
behar dira

BEREZIKI
Ez erabili gailua eskuak edo oinak

bustita edo umelak dituzula edo oinutsik
zaudela.

• Deskarga elektrikoetatik babesteko,

ez sartu aginte kutxa eta erresistentzia
uretan ez eta txorroteko uraren azpian
ere.

Ikus ezazu ezaugarrien plaka.

Produktu honek europako bateragarritasun

elektromagnetikoa eta behe-tentsioaren
zuzentarauak betetzen ditu.